TU ESCUELA DE SURF EN ZARAUTZ


Eskola

Kirol alorrean esperientzi haundia dugun kirolaren profesionalak gara. Itxasoa dugu maite eta surfaren inguruan bizi gara. Bizitza osoan kirol eta lehiaketaren mundua jorratu ondoren, kirolaren zientziak ikasi ditugu eta surfaren heziketan espezializatu gara. Surf hezitzaile eta entrenatzaile moduan, kirol honen inguruko ezagupenak transmititu nahi ditugu.

15 urteetan zehar kirol eta Surfaren irakaskuntzan lan egin ondoren, gure Surf Eskola propioa sortu dugu.


Gure ekimen berri honen xedea gizartea bizi kalitate osasuntsu baterantz bideratzea da kirol jarduera fisikoen bitartez. Gure kirol nagusia Surfa izango da, eta Surfa erabili nahi dugu bizi osasuntsua lortzeko asmoz. Herritarrentzako osasun aukera bat izan nahi dugu, eta, era beren, kanpotarrentzat ere erakargarritasun turístico osasuntsua bultzatu nahi dugu.

Kirola eta aisiaren inguruko zerbitzu ezberdinak proposatu nahi ditugu eta adin guztietara zuzenduak. Zerbitzu guztiz pertsonalizatuak landuko ditugu gizabanakoaren behar eta nahien arabera.

Kirol eta osasun zentru bat izango gara, eta gure zerbitzu nagusiak SURFaren ingurukoak izango dira. SURF zerbitzu hauen artean ondorengoak bereiztuko ditugu:

Ofertaremos los siguientes servicios de SURF:


· Hastapeneko Surf ikastaroak
· Hobekuntzako Surf ikastaroak
· Mantentze Surf Saioak
· Gazteentzako Surf Entrenamenduak
· Goi Mailako Surf Entrenamenduak

Hala nola, SURF zerbitzuezgain, beste hainbat zerbitzu osasuntsu eskaini nahi ditugu:


· Prestakuntza fisiko pertsonalizatuak
· Mantentze fisiko entrenamenduak
· Lesio fisikoen errekuperaketa saioak
· Pilates ikastaroak
· Yoga ikastaroak

Bestalde, itxaso zein mendiko kirol ekintza ezberdinak ere proposatuko ditugu:


· BTT mendi ibilbideak
· Oinezko mendi ibilbideak
· Piragua ibilbideak
· SUP ibilbideak
· Skate saioak